XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta hontan, Maritain-ek zintzo jokatzen du bere buruarekin eta bere obra osoaren funtsezko oiñarriekin.

Emen entzuten da entzun ere bere abotsa beretasun eta esperientzi oiartzunez beteago.

Berrikuntza, dio, mundua eta bere problemak ezagutzeko hideetan; aldaketa intelektual lanetan, egi egarri sakonez; berrikuntza, fedea, otoitz eta kontenplazio bizitza at utzi gabe.

Barne aldaketan errepikatze honek ez du esan nai beretzat iñolaz ere elkarrizketaren eta konpromisoaren ukatzerik.

Prezixo da mixeriaren injustiziaz zapaldutako munduaren aurrerabidearen alde konsagratzea.

Kristauak kristau izanez salbatzen du soilki mundua, bere bizitza kristauki eramanaz.

Munduaren gizatasun evoluziorako kooperazioa hontara egin behar da: gizonen lurreko itxaropena Ebanjelioagan ukatzen ez dalarik eta Kristoren eta bere Erreiñuaren izpirituak munduko errealidadeak xuxpertzen dituelarik.

Maritain-ek ez du baztertzen apostoladutza organizatua, baiñan, benetan funtsezkoa, egunero Ebanjelioa bizitzea dela adieraziaz.

Ta, horretarako, Kristorekin bat eginda, munduaren erdian otoitz egiñaz biziaz.

Gure aldirako benetan, eta behar bada beharrezkoen, Jaungoikoarekin batasun bizitza eramatea da munduaren barnean, bere zalaparta, arrisku eta tenporalkizunen artean.

Kristau langintza ain nekeza da gaur munduan, dio Maritain-ek, ez dela posible izango deus lortzea sugar indartsu diran anima kontenplatiboak ez badira ugaritzen munduan zear.

Hau da Maritain-en bizitza argitzen duan misterioa.

Ta ezin ukatu dezaiokegu errespetoa eta maitasuna Jesusen Anaitxoek Toulouse-n dituzten barrakatan bere bizitza pobretasunean eta kontenplazioan akabatzen ikusten dugun gizonari.

Alarma deia.

Ziurki, Maritain ezin klasifikatu dezakegu berak Aliantza Sainduaren ausnarlari izendatzen dituanen artean, egia defenditzen dutelakoan lehenari ortzak eta guzti lotzen diren hoietan.

Maritain-ek zoramenez jarraitu du Kontzilioa, eta bere egiten ditu haren izpiritu eta ondorioak.